Lazkaon elkartean 2023ko egutegirako argazki lehiaketa
LAZKAO // Lazkaon merkatari elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurten ere, 2023ko egutegia ilustratzeko. Argazkiek horizontalak izan behar dute, eta Lazkaorekin zerikusia eduki beharko dute. Bidaltzeko epea irailaren 15a jarri dute, kaixo@lazkaon.eus helbidera. Egutegian argitaratzeko aukeratzen dituzten argazkiek sari bana jasoko dute.













