Neguko baratza tailerra Baratze Parkean
Irailaren 12an, izango da 18:00etatik 19:30era. Furgobaratza zerbitzua ere egongo da (aholkularitza baratzeko gaietan, plantel eta hazi ekologikoak…).

Neguan baratzeari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko landatu daitezkeen barazkiei buruz hitz egingo dute neguko baratze tailerreaan, astelehenean, irailaren 12an, 18:00etatik 19:30era, Beasaingo Baratze Parkean. Baratzeetako erabiltzaileez gain edozein gerturatu daiteke bertara. Dohainik da. Horretaz gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da (aholkularitza baratzeko gaietan, plantel eta hazi ekologikoak…).