Zaldibiako Izar eta Idiazabalgo Urbizu Berri saridun 23. ganadu txapelketan
Gipuzkoako 23. ganadu lehiaketa ospatu da eguerdian Ordiziako Euskal Jaietako azokan. Buru dotorenaren saria Aretxabaletako Aloñarentzat izan da.
Ordiziako Euskal Jaietako azokan Gipuzkoako 23. ganadu lehiaketa ospatu da. Hainbat sari banatu dituzte behien adinaren arabera banatuta. Goierritarren artean, Zaldibiako Izar eta Idiazabalgo Urbizu Berriko behiak saritu dituzte. Bi sari berezi ere banatu dira. Azken horien artean, Idiazabalgo Urbizu Berrikoek hazitik sortutako urruxa onenaren saria irabazi dute, eta Aretxabaletako Aloñakoek, berriz, buru dotorenaren saria. Hona hemen sail bakoitzeko irabazleak:
8-12 hilabete artekoak
1. Urkimendi (Arrasate)
2. Garagartza Gain (Azpeitia)
3. Izar (Zaldibia)
12-18 hilabete artekoak
1. Urkimendi (Arrasate)
2. Urbizu Berri (Idiazabal)
3. Aloña Aurrekoa (Aretxabaleta)
18-24 hilabete artekoak
1. Urkimendi (Arrasate)
2. Izar (Zaldibia)
3. Dolaetxe (Oñati)
2-3 urte artekoak
1. Urkimendi (Arrasate)
2. Urbizu-Berri (Idiazabal)
3. Garagartza Gain (Azpeitia)
Umatutako 3-5 urte artekoak
1. Urbizu Berri (Idiazabal)
2. Urkimendi (Arrasate)
3. Garagartza Gain (Azpeitia)
Umatutako 5-7 urte artekoak
1. Urkimendi (Arrasate)
2. Garagartza Gain (Azpeitia)
3. Urbizu Berri (Idiazabal)
Umatutako 7-9 urte artekoak
1. Urbizu Berri (Idiazabal)
2. Aloña Aurrekoa (Aretxabaleta)
3. Garagartza Gain (Azpeitia)
9 urtetik gorakoak
1. Garagartza Gain (Azpeitia)
2. Urbizu Berri (Idiazabal)
3. Aloña Aurrekoa(Aretxabaleta)