Zaldibiako Pili Sukiak irabazi du Goierriko 26. odolki lehiaketa
Mujika Odolkiak (Ordizia) izan zen bigarren eta Deba Odolkiak (Ezkio-Itsaso) hirugarren. Euskal Jaien barruan ospatu da lehiaketa, 26.enez.
Zaldibiako Pili Sukia (Beko Karnizerie) izan zen, atzo, Ordiziako Euskal Jaien barruan, Larrun Arri elkarteak antolatuta ospatu zen 26. odolki lehiaketaren irabazlea. Bigarren izan zen Ordiziako Mujika odolkiak. Lehen bien artean lehia handia izan zen; 241,5 puntu eman zizkion epaimahaiak Zaldibiakoari eta 239,5 puntu Ordiziakoari. Hirugarren postuan Jesus Mari Deba (Ezkio-Itsaso), laugarren Beasainmendi odolkiak (Beasain) eta bosgarren Ezeiza harategia (Ordizia).