Zaldibiarrek jaso dituzte oilo lehiaketako sari gehienak
Euskal Oiloaren 39. Erakusketa eta lehiaketa egin dituzte iraileko aparteko feriaren barruan, Ordiziako Barandiaran plazan. Banatutako zazpi sarietatik sei eskuratu dituzte Zaldibiako oilo hazleek.
Aparteko azokaren barruan, Joxemiel Barandiaran Plazan euskal oiloen, fruta eta barazkien eta perretxikoen erakusketak, salmenta eta lehiaketak egin dituzte, gaur goizean, Ordizian. Aipatzekoa da oilo lehiaketan Zaldibiako hazleek lortu dutena: zazpi sarietatik sei eskuratu dituzte.
Baratzeko eta soroko produktuen erakustoki aberatsa ere izan da Barandiaran plaza. Goierriz kanpoko ekoizleek barazki eta fruta ikusgarriak jarri dituzte salpostuetan, kolore guztietako piperrak eta tomate bikainak tartean. Haientzako bideratutako lehiaketa berezia ere egin dute. Aretxabaleta, Ispaster, Arrieta, Zamudio, Mundaka, Mungia eta Hernaniko baserritarrak etorri dira gaur Ordiziara.
Euskal Oilozaleen Elkarteak (EOE), bestetik, arrazaren pean identifikatuta eta homologatuta dauden bost oilo motak erakusketan jarri ditu, bakoitza kaiola banatan: gorria, zilarra, lepasoila, marraduna eta beltza.
Fruta eta barazki lehiaketa
1. saria. Gorka Irazabal (Goreko baserria, Mungia, Bizkaia). 500 euro eta oroigarria.
2.saria. Maddi Iradi (Zabaloenea, Hernani). 400 euro eta oroigarria.
3.saria. Jose Lonbide (Untzilla, Aretxabaleta). 300 euro eta oroigarria.
Gipuzkoatik kanpoko baratzeetako sariketa:
- Igor Lete (Iparragirre, Ispaster, Bizkaia).
- Aitor Villasana (Biortzatxu, Arrieta, Bizkaia).
Euskal Oiloaren 39. Erakusketa eta Lehiaketa
(17. Fernando Orozkoren oroimenekoa)
-Oilo sail onena:
1. Beñat Aiestaran (Keizpe, Zaldibia), 210 euro
2. Igor Garmendia (Bianda-etxe, Zaldibia), 150 euro
-Oilo gorria. 1. Jesus Mari Lareki (Olanoetxeberri, Zaldibia), 100 euro
-Oilo lepasoila. 1. Maria Jesus Lejardi (Laparre, Markina-Xemein), 100 euro
-Oilo marraduna. 1. Igor Garmendia (Bianda-etxe, Zaldibia), 100 euro
-Oilo zilarra. 1. Bittor Aiestaran (Keizpe, Zaldibia), 100 euro
-Goierriko oilo sail onena: Jesus Mari Lareki (Olanoetxeberri, Zaldibia), 125 euro
Perretxikoak
Ohorezko bi aipamen eman dituzte, 300na euroko sariekin, aurkeztutako bien artean:
– Maddi Iradi (Zabaloenea, Hernani)
– Zuñiga Anaiak (Hernani)