CAF 815 milioi euroko eskaria jaso du Estatu Batuetatik
AEBtako Boston hirirako ehun ibilgailu eta probetarako hainbat ekipo ekoitziko ditu. Eskari zorroa 4.000 eurotik gorakoa da aurten.
CAFek 815 milioi euro pasako eskaria jaso du Bostondik (AEB). Beasaingo multinazionalak jakinarazi duenez, kontratuaren barruan daude 102 ibilgailuen fabrikazioa, gidatzeko bi simulazio, parkeko piezak eta hornitutako ibilgailuen probetarako ekipoak, baita 3 urterako bermezerbitzua ere. Aurten 4.300 milioi euro inguruko eskariak jaso ditu CAF konpainiak.