Ataunen urrian garatuko dute XI. Antzeztaun antzerki zikloa
Urriaren 7an, 9an, 14an eta 27an antzezlan bana ikusi ahal izango da, formatu eta toki desberdinetakoak.
Ataunen antzerkiari eskainitako Antzeztaun egitarauak 11. ekitaldia ere izango du, aurtengo urrian. Gaur zabaldu dute kartela. Ohi bezala, herriko leku desberdinetara eramango dute antzerkia, eta formatu nahiz publiko desberdinentzat lau lan eskainiko dituzte.
Antzeztauni hasiera Oihana Iguaranek eta Amaiur Luluagak emango diote, urriaren 7an, Amaraun ikuskizunarekin. Amatasunaren inguruko hausnarketa bat da, eta kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen dituzte. Bertsolaria eta idazlea da Iguaran, eta dantza garaikideko eta klasikoko dantzaria Luluaga.
Asteburu horretan bertan, urriaren baina familiako guztientzat –haurrak barne–, Mireia Delgadoren Hitzak josten antzezlana Aia auzora eramango dute. Beste bi emanaldien lekuak herri eskola (urriaren 14an) eta bukaerakoa Troskaeta taberna (urriaren 27an) dira.
Egitaraua:
- Urriak 7, ostirala. ‘AMAraun’, Oihana Iguaran eta Amaiur Luluaga. Ataungo Herri Antzokian, 22:00etan. Helduentzako.
- Urriak 9, igandea. ‘Hitzak josten’, Mireia Delgado. Aia auzoko Erroipe aterpean, 17:00etan. Familientzako.
- Urriak 14, ostirala. ‘Korapilo’, Rojo Telon. Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxean, 16:30ean. Familientzako.
- Urriak 27, osteguna. ‘Hariak, minotauroak eta ego bakarrekoak’, Nagore Leon. Troskaeta taberna (San Martin), 22:00etan. Helduentzako.