Frantziskotarrek agur beroa jaso dute
Meza eta bazkaria egin da larunbatean Segurako etxebizitzako azken lau fraideak agurtzeko.
Segurako etxebizitzan zeuden azkeneko lau fraideek etxebizitza utzi dute Zarautzera eta Tolosara joateko obedientzia botoari jarraika. Larunbatean Segurako eliztarrek Juan Joxe Iturriotz, Bitorio Zabalgogeaskoa, Jose Luis Agirretxe eta Santos Belokiri agur esateko Segurako parrokian mezan elkartu ziren, eta ondoren Zegaman bazkaria egin zuten elkarrekin.