Lazkaoko kiroldegian zabalik dago 19 kirol ikastaroetako izen-emate epea
Kirol ikastaroak eta saioak irailaren 19an hasiko dira. Aurreko denboraldiko erabiltzaileek izango dute lehentasuna. Eskaintza ezagutzeko, irailaren 13an eta 14an ate irekien jardunaldia egingo dute.
Kirolen eta jarduera fisikoa egiteko tailerren eskaintza oparoa aurkeztu du Lazkaoko Udalak, 2022-2023 urterako. Guztira 19 ikastaro desberdin antolatu dituzte Joxemiel Barandiaran Kiroldegian. Irailaren 19an hasiko dira, eta izena emateko aukera irekita dago, kiroldegian bertan (943 08 51 93). Aurreko denboraldiko ikasleek izango dute lehentasuna, baina zabalik dago ikasle berrien eskaera eta inskripzioa
Eskaintzaren barruan, honako kirolak zerrendatu ditu udalak: pilatesa, ziklo indoor, bodytraining, mantentze gimnastika, GAP, adinekoen gimnastika, bodygap, zumba, indoor gazte zikloa, gimnasia erritmikoa, 20 saioko igeriketa ikastaroa, haurtxoen igeriketa eta shorinji kempoa-
Helduentzako ikastaro orokorrez gain, haurrentzako bereziak ere badira aukeran: zunba, barruko txirrindularitza, gimnastika erritmikoa, haur txikien igeria, haurren igeriketa eta shorinji kenpoa.
Izena eman aurretik, kirolen bat probatu nahi duenak irailaren 13an eta 14an edukiko du modua. Ate irekien gisako jardunaldiak antolatu dituzte, eta honako saioak jarriko dituzte. Aldez aurretik izena eman behar da kiroldegian proba saioetarako.
Irailak 13
- Pilates: 9:00, 15:00, 19:00
- Ziklo: 9:00, 14:30, 20:00
- Bodygap: 10:00
- Zunba: 9:00, 19:30
- Bodytraining: 14:30
- GAP: 20:30
- Hipopresiboak: 16:30
Irailak 14
- Pilates: 18:30
- Bodytraining: 20:30
- Full body – soinketa: 9:00
Kirol ikastaroen eskaintza guztia hemen: