Orkatz Abesbatzak denboraldi berriari ekingo dio
Ostiralean lehen entsegu eguna izango da. 19:00etan Orkatz Txikik entseatuko du, 20:00etan Orkatz Gaztek eta 21:00etan Orkatz helduak.
Zegamako Orkatz Abesbatzak denboraldi berriari ekingo dio aste honetan. Uda eta oporrak pasata, irailarekin batera helduko diote ikasturte berriari. 2022-2023 denboraldirako abesti polit eta dibertigarriak prestatuko dituzte hiru taldeek.
Lehenengo entsegua irailaren 16an izango dute, ostiralean, aurreko ikasturteko ordutegi berdinekin, kultur etxean. 19:00etan Orkatz Txikik entseatuko du, 20:00etan Orkatz Gaztek eta 21:00etan Orkatz helduak. Partaide berriek ere izango dute abesbatzan parte hartzeko aukera. Lehen pausoak emango dituztenek ere aipatutako ordutegietan izango dute hitzordua, bakoitzak bere taldean.
Orkatz Abesbatzak, elkarteko kide direnez gain, kantuaren bidez ondo pasatu nahi duen edonor animatu nahi du parte hartzera eta lehen entsegura joatera. Ateak zabalik dituzte Orkatzekin kantuan hasi nahi dutenek.