Zaldibiako jubilatuek igandean ospatuko dute euren festa
Irailaren 18an, igandearekin, egingo dute urteko ospakizuna. Bazkaria Zubi-Buru elkartean dute, eta txartelak salgai dira.

Zaldibian igande honetan ospatuko dute Jubilatu Eguna, irailaren 18an. Lehenbizi, 10:00etan meza izango da Santa Fe elizan. Bazkaria Zubi-Buru elkartean egingo dute, 13:30ean. Ohiko menu berdina izango dute. Bazkari-txartelak erosgai daude Beti-Gazte tabernan, 12 euroan. Nahi duenak gabonetako loteria erosteko aukera izango du.

Zaldibiako jubilatuak, aurreko urte bateko juntadizoan./Zaldibiako Udala