Itsasondoko Urkia auzoan Santikutz jaiak ospatuko dituzte
Asteazkeneko Gurutze Deunaren egunean herri bazkaria eta erromeria izango dituzte. Larunbatean afaria eta erromeria. Eta igandean, herri bazkaria eta herri kirolak
Itsasondoko Urkia auzoan Santikutz festak itzuliko dira azkenean. Asteazkenean ospatuko dute Gurutze deunaren eguna. 11:00etako meza nagusiarekin hasiko dira ospakizunak. Ondoren, mokadutxo bat jateko aukera izango da. Olarte eta Larañaga trikitilariek girotuko dute goiza. 14:30ean herri bazkaria izango da. 19:00etatik aurrera berriz, erromeria trikitilariekin.
Larunbatean, jarraituko dute jaiek. Egun horretarako, lagun arteko afaria antolatu dute. 21:00etan izango da. Ondoren, erromeria izango da Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin. Igandean, azkenik, 10:30ean meza nagusia izango da. Ondoren, mokadutxo bat jateko aukera izango da eta Laja II eta Lutxurdio trikitilariek girotuko dute goiza. 14:30ean, bazkaria egingo dute, eta 18:30etik aurrera, Iker Vicente eta Mikel Larrañaga aizkolarien erakustaldia izango da.
Izen ematea
Jaietako otorduetara joan nahi dutenek 679 780 754 telefono zenbakira deitu behar dute lehenbailehen.
Jai guztietan zehar, antxuma bat zozketatuko da, zenbaki irabazlea igandea, 20:00etan bertan aterako delarik.













