The Crew, Los Larios Cafe eta Nothing But Net saskibaloi taldeek irabazi dute Legazpiko 3x3 txapelketa
Andraitz saskibaloi klubak antolatuta jokatu zen larunbatean Azokan, Agorreko Santikutz jaien barruan

Saskibaloia bizirik dago Legazpin eta inguruko herrietan. Hala erakutsi zuten Andraitz klubak antolatuta, larunbatean zehar Azokan jokatu zen 3×3 txapelketako partaideek, eta partidak ikustera inguratu ziren jarraitzaileek.
Guztira hamalau taldek parte hartu zuten, eta txapelketa hiru mailatan banatuta jokatu zen. Honako hauek izan ziren irabazleak: The Crew txapeldun haur mailan, eta Txapeldunak bigarrenak; Los Larios Cafe garaileak kadete eta juniorretan, eta Los Putos Amos bigarrenak; eta Nothing But Net irabazleak beteranoen mailan, eta Viva Zutru bigarrenak.
Txapelketaren laburpena ondoren ikus daiteke, argazki galerian. Irudiak: Andraitz saskibaloi elkartea eta Eneko Maiz.
































