Antzeztaun antzerki zikloa urriaren 7tik 27ra garatuko dute
ATAUN // Antzerkigintzari eskainitako XI. Antzeztaun egitaraua urrian izango da, Ataunen. Formatu, publiko nahiz antzeztoki desberdinak izango ditu. Urriaren 7an Oihana Iguaranen eta Amaiur Luluagaren AMAraun lanarekin hasiko da. Hitzak josten, Korapilo eta Hariak, minotauroak eta ego bakarrekoak dira beste saioak.













