Bihar itzuliko dira LegazTipi-Tapa ibilaldiak
Ostegunero egingo dituzte aurrerantzean, 10:30etan Euskal Herria plazatik irtenda.
Ekainaren amaieran agurtu ziren, eta bihar itzuliko dira LegazTipi-Tapa ibilaldiak. Ikasturte berriko lehen saioa bihar izango da, ohi bezala 10:30ean Euskal Herria plazatik abiatuta.
Bihartik aurrera, ostegunero egingo dira ibilaldi hauek, herriko hainbat elkarte eta boluntarioren laguntzarekin. Jarduera horretan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak udalak, “ostegunetako goizetan gozatzeko gogoa duten pertsona guztiak”, hain zuzen. “Paseo osasungarriak emanez, lagun berriak eginez eta elkarrekin hitz eginez” goiza pasatzeko gonbidapena da.