Hegoaldeko euskal hiriburuetatik aterata egiteko mendi ibilaldiak dira Txusma Perez Azazetaren azken lana
Mendizale eta idazle legazpiarrak 'Rutas Montañeras desde las Capitales Vascas' liburua argitaratu berri du Sua Edizioak argitaletxearen babesean.
Txusma Perez Azazeta idazle eta mendizale legazpiarrak liburu berri bat kaleratu du Sua Edizioak argitaletxearen babesean. Rutas Montañeras desde las Capitales Vascas da bere azken lan horren izenburua, eta hegoaldeko euskal hiriburuetatik abiatutako mendi ibilaldien gida bat da.
Donostiatik, Gasteiztik, Iruñetik eta Bilbotik abiatuta egin daitezkeen 24 ibilbideen bilduma jaso du Perez Azazetak liburuan, eta tokia egin dio, baita ere, hiriburuetako gune berdeei buruzko bitxikeriak biltzen dituen erreportaje zabal bati ere.
Liburuaren hitzaurrea Donostiako Jesus Mari Alquezar mendizale beteranoak idatzi du, eta Antxon Iturriza mendi kazetaria arduratu da sarrera. idazteaz Sarrera horretan, euskal mendizaletasunaren sorrera eta lehen pausoak nolakoak izan ziren kontatzen du.
Mendi apalak eta errazak
Perez Azazetak azaldu duenez, lan hau «gida berri bat da, gure hiriburuak ibiltarien eta mendizaleen ikuspegitik ezagutzeko aukera eskaintzen duena». Hiriburuak inguratzen dituzten mendiak «apalak eta igotzeko errazak» direla dio, baina aldi berean, «oso ezagunak ez diren paraje naturalak dituzte eta bisita bat merezi dute, bere altxor paisajistikoak, kulturalak eta historikoak deskubritzeko». Besteak beste, Pagasarri, Arrieta, Arratzain, Ezkaba Txiki, Igeldo, Artxanda, Olarizu eta Oihana dira ibilbide horietako jomugak, eta Irulegiko gaztelua, Burdin Hesia, Eskibel dorrea edo Txoritokietako gotorlekua lehen aipatutako “altxor” horietako batzuk.
Rutas Montañeras desde las Capitales Vascas liburua www.sua.eus webgunean dago salgai, 19,45 euroan.