Urretxuko jaietara joateko gaueko autobusa izango da Legazpitik
Ostiral eta larunbat gauean egongo da funtzionamenduan, orduero.
Urretxuko festak direla eta, gauez autobus zerbitzua egongo da Legazpi eta Zumarraga artean, ostiralean eta larunbatean, hau da, irailaren 16an eta 17an.
Autobus bat aterako da orduero 23:30etik 05:30era bitartean Legazpitik, eta 00:00etatik 06:00etara Zumarragatik.
Legazpin Saturnino Telleriako biribilgunean geratuko da autobusa, eta Zumarragan, geltokian.