Ainara Antxiaren lanak daude ikusgai Joan Kruz ile-apaindegian
Irailean eta urrian zehar egongo da irekita erakusketa Legazpiko Kale Nagusiko lokal horretan.
Aspaldiko partez, herriko artista baten lanak daude ikusgai Legazpiko Joan Kruz ile-apaindegian, Ainara Antxia Pinillos diseinatzailearenak, hain zuzen. Urriaren amaierara arte ikus ahal izango dira Kale Nagusiko lokal horretan.
Moda diseinuaren munduan dabil murgilduta Antxia (Legazpi, 1996), eta diseinatu dituen lanetako batzuk dira erakusketa berezi honetan ikus daitezkeenak, baita hainbat ilustrazio ere. Antxiak bere arropa marka propioa du: AAIN Collection.