Legazpiko PSE-EEko udal taldeak eskaera luzatu dio Koldobike Olabide EAJko alkateari Mirandaolara doan bidegorriaren zatia konpontzeko, zehazki zoladura berritzeko. Oscar Valbuena bozeramaile sozialistak azaldu duenez, Motxorrotik Mirandaolara doan tartean zoruak hainbat kalte ditu, zulo eta pitzadurekin eta “egiturazko konponketa bat behar du, bidegorri horren erabiltzaile ugarien bide segurtasuna bermatzeko”. Bidegorria oinezko askok eta bizikletan doazen askok erabiltzen dutela aipatu du.
Bidegorri hori konpontzeko, 2021eko diruzaintzako soberakinak baliatuta eta alderdi sozialistaren ekimenez, martxoan udalak aurrekontuetan 60.000 euroko partida bat izendatu zuela gogoratu du Valbuenak. Partida hura osoko bilkuran onartu zenetik sei hilabete igaro direnean, alkateak hitzartutakoa betetzeko eskatu du.
Valbuenaren esanetan, bidegorri zati hori da Legazpin erabilera handienetakoa duena, eta “etengabeko mantentzea, eta egokia eskatzen du”. Lan horiek “lehen baitlehen” egin behar direla dio, “aurten bertan”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.