'Agirretarren bandera' antzezlana, gaur, 19:30ean
IDIAZABAL // Agirretarren bandera antzezlana eramango du gaur Ekida arte sozialista garatzeko ekimenak Idiazabalera. Emanaldia 19:30ean izango da, plazan, eta euria egiten badu Guraso Elkartean. Doakoa da. Langile-familia baten kontakizuna da. Aitona hiltzean, bilobak oinordetzan jasotako etxera joango dira bizitzera. Gazteen amets eta kezka prekarioak gorpuztuko dira bertan.













