Hamaika eragile batu dira Euskaraldira, eta herriatarrei ere gehitzeko deia egin diete
56 panel kokatuko dituzte eta 25,2 kilowatteko potentzia sortuko du. Hiru udal azpiegitura hornituko dira horko energiarekin: udaletxea bera, Beti-Gazte taberna, eta mediku-etxea eta gaztetxea.
Beasaingo Zaldizurretako biribilgunetik ertzainetxe pareko biribilgune berrira moztuko dute zirkulazioa, Beasain-Lazkao norantzan. Bidegorrian zoru botatze lanak egin behar dituzte. Autobidera irten, eta Guregas gasolindegi parean norantza aldaketa egin beharko dute gidariek Lazkaora Senpere aldetik sartzeko.
Bypassak hiru kilometro pasako luzera izango du: Irizargo irteeraren parean hasi eta Salbatoreraino, gutxi gorabehera.
Miresmenezko zazpi bertso jarri dizkio bertsolari ataundarrak zegamarrari. Izena –soilik, abizenik gabe– azken alera arte aipatu gabe, Zubeldiaren dohainak eta balioak goraipatu ditu.
Izarkomeko bazkide bihurtzeaz gain, telekomunikazioetako sarea kudeatzeko herritar ekimen publikoan urratsak egitea baloratu du kooperatibak. Udalak abantailak nabarmendu ditu, bai kostuaren jaitsieran, bai udal eraikinen Internet konexioan, bai kaleko wifi gune libreetan.
Lehortearen eraginez, ur-biltegia agortzen hasita zegoen eta ganaduzaleak kezkatuta zeuden.
Lazkaon San Migel eguna eta aurrea egitarau bateratuaz hornitu dituzte, hiru asterako. Asteburuan hasiko da, Esparruko eguna igandean dela. Bueltan dira etendakoak, sagardo dastaketa kasu.
Jaurlaritza CAFen %3aren jabea izango da aurrerantzean. Duela bost urte erosi zituzten lehen akzioak eta orain kopurua bikoiztu dute. Akzio bakoitza, 28 euroan
Lekak zen erantzun zuzena.
Urte amaierara arte, hileko hirugarren astearteetan egingo du bilketa Goimenek, Hegialden eta Brinkolan.