Antzizarrek Euskal Kopako lauko finala jasoko du, gaur zortzi
BEASAIN // Bigarren mailako Euskal Kopako lauko finaleko lehiak atzo zehaztu zituzten, Beasaingo udaletxean: Iraurgi eta Baskonia arituko dira alde batetik, eta Guuk GBC eta Zornotza, bestetik. Hau da, zilarrezko LEB mailako taldeak urrezko LEB kategoriakoen aurka arituko dira. Partida guztiak Antzizar kiroldegian jokatuko dira. Lehen finalerdia, gaur zortzi, 18:00etan eta bigarrena, 20:45ean. Finala, berriz, biharamunean, 20:15ean. Hirugarren postua erabakitzeko partida aurrerik jokatuko da, 18:00etan. Iaz ere Beasainen jokatu zen Euskal Kopako azken fasea, baina 2021ean emakumezko taldeak aritu ziren.













