Beasaindik Lazkaorako bidea itxita egongo da irailaren 19tik 24rako aste osoan
Beasaingo Zaldizurretako biribilgunetik ertzainetxe pareko biribilgune berrira moztuko dute zirkulazioa, Beasain-Lazkao norantzan. Bidegorrian zoru botatze lanak egin behar dituzte. Autobidera irten, eta Guregas gasolindegi parean norantza aldaketa egin beharko dute gidariek Lazkaora Senpere aldetik sartzeko.
Zaldizurreta-Senpere errepidea, Beasain-Lazkao norantzan itxita egongo da irailaren 19tik 24ra./Aimar Maiz Beasaingo bidegorriko zoru botatze lanek Lazkaoranzko zirkulazioaren norantzan eragina izango dute, datorren astean. Irailaren 19tik (astelehena) 24ra (larunbata) itxita egongo da Zaldizurretako errotondatik (lokomotorea dagoena) Senpere merkataritza-gunearen eta ertzainetxearen parean dagoen errotonda berrirainoko zatia, Beasain-Lazkao norantzan.
Lazkaora joateko eragozpenak sortuko ditu horrek, Beasaingo kaletik doazenentzat. Horiek, Zaldizurretan N-1 autobidea hartu beharko dute, Idiazabal alderantz. Guregas gasolindegiaren pareko norantza-aldaketan (azpiko pasabidea) Ordiziaranzko norabidea hartu, eta ertzainetxeko irteeratik sartu ahalko dute Lazkaora.
Bide horren ertzeko bidegorrian argindar hari berriak sartu dituzte, eta gainazala asfaltatuko diote.

Zaldizurreta-Senpere errepidea, Beasain-Lazkao norantzan itxita egongo da irailaren 19tik 24ra./Aimar Maiz













