Ormaiztegi eta Beasain arteko A-636 autobidean bypassa zabalduko dute gaur
Bypassak hiru kilometro pasako luzera izango du: Irizargo irteeraren parean hasi eta Salbatoreraino, gutxi gorabehera.
Ormaiztegi eta Beasain arteko A-636 autobidean bypassa zabalduko dute gaur, 20:00etan, igandeko 16:00ak arte. Hau da, beherantz doazen autoek erdibitzailearen beste aldera pasa beharko dute, eta noranzko bakoitzak errail bana izango du. Bypassak hiru kilometro pasako luzera izango du: Irizargo irteeraren parean hasi eta Salbatoreraino, gutxi gorabehera. Hain justu, zati hori asfaltatzeko lanak egin behar dituzte asteburuan.
Lau milioitik gorako aurrekontua du proiektuak. Errepideko erabiltzaileek ordaindutako bidesariekin finantzatu du lana Bidegik. Errepidea ordainpekoa bilakatzean adostutako hobekuntzetako bat da konponketa hau. Ormaiztegiko A-636 errepiderako bi sarrera-irteerak itxita egongo dira bypassa egon bitartean.