Pakita Otaegi omendu dute jubilatuen egunean
Herriko adinik handiena duenari egin ohi diote omenaldia urtero. 101 urte ditu Pakitak.
Jubilatuen Eguna ospatu dute igandean Segurako pentsiodunek eta jubilatuek. Egunaren bueltan, Pakita Otaegi Berasategi omendu dute haren etxean udaleko ordezkariek, lore sorta oparituta. Herrian adinik handiena duenari egin ohi diote omenalditxoa urtero. 101 urte ditu Pakitak.
Omenaldiaz gain, meza eta bazkaria izan zuten Segurako jubilatu eta pentsiodunek. Txistulariek elizatik plazarako bidea egin zuten jubilatuekin. Plazan abesbatzak abestu zuen eta handik pilotalekura joan ziren bazkaltzera. Pilotalekuan trikitilariek alaitu zuten giroa eta jubilatu batzuk dantza egitera animatu ziren.