2022/9/19

Euskaraz dohainik ikas daiteke Ordizian

HABEk homologatutako edozein euskaltegitan matrikulatuz gero, herritarrek euskara doan ikasteko aukera izango dute Ordiziako Udalak ematen dituen diru laguntzei esker.

Irule elkarteak erakusketa jarri du ikusgai Kultur Etxean

Hilaren amaierara arte egongo da irekita. Elkarteko kideek egindako eskulanak ikusi daitezke. Zabalik dago ikasturte berrirako izen-ematea.

GHK-k hondakinen transferentzia estazio bat eraikiko du Sasietako zabortegi zaharrean

Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrak (GHHKPO) aurreikusten duen zortzigarren eta azken azpiegitura izango da. Sasieta osatzen duten 22 udalerriei emango die zerbitzua, eta urtean 18.000 tona hondakin baino gehiago kudeatuko ditu. 2.400.000 euroko aurrekontua du proiektuak, eta bederatzi hilabetean amaituta egotea espero dute.

Iñaki Gurrutxaga

Gipuzkoako aldundiko aurrekonturako, hamar proiektu hobesteko aukera

Gaur Beasainen jarri dute informazio karpa, Zubimuzu plazan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Bihar Ordiziako Plaza Nagusian izango dira eta asteazkenean Zumarragan, Piedad kalean.

Gorostiagako erromeriarekin, agur esan diete legazpiarrek Agorreko Santikutzei

Atzo ospatu zuten festa mendi tontorrean. Meza, hamaiketakoa eta txistularien emanaldia izan ziren. Herritar ugari igo zen oinez.

Beasainek 1-3 galdu du etxean

Sailkapenean hamalaugarren doaz beasaindarrak.

Bozkatu zure gustuko argazkiaren alde

Gaurtik ostiralera bitartean parte har daiteke GOIERRIKO HITZAren XVII. Argazki Lehiaketaren bozketan.

Goierriko Hitza

Beasaingo erretiratuek etxe berria dute

Urbiberri gizarte etxe berria Beasaingo erretiratuen elkartearekin lankidetzan diseinatu eta eraiki da, haien behar nagusiei erantzunez.

Pakita Otaegi omendu dute jubilatuen egunean

Herriko adinik handiena duenari egin ohi diote omenaldia urtero. 101 urte ditu Pakitak.

60 bat lagun elkartu dira bost herrien arteko 7. ibilaldian

Urtero bezala, gai baten inguruan sakontzeko aukera izan dute partaideek. Aurten ura izan da abiapuntua.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa