Bigarren eskuko merkatua antolatu dute urriaren 2rako Ezkion
Edonork jarri ditzake erabiltzen ez dituen objektu, arropa, jostailu edota liburuak salgai edo trukerako, aurrez izena emanda. Gaur da izena emateko azken eguna.
Urriaren 2an Ezkioko bigarren eskuko merkatua egingo da, Topa ostatuaren inguruan, 11:00etatik 14:00etara. Antolatzen duten lehenengo aldia da. Azokaren helburua herritarrentzat bilgune eta elkartze leku berriak sortzea da, eta era berean, etxean erabiltzen ez diren elementuak trukatzea edo salgai jartzea. Eguraldi txarrarekin kirol kantxan egingo da.
Edonork parte hartu dezake azokan saltzaile edo trukatzaile bezala. Salerosketaren bidez etxean erabiltzen ez diren objektu, liburu, disko, arropa, jostailu eta abarri bigarren bizitza bat emateko aukera da merkatua. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da 943721303 telefono zenbakian. Gaur da azken eguna. Partaide bakoitzak udalak jarritako mahai bat izango du salmentarako. Oraingoz 12 lagunek eman dute izena.