Herriko denda, taberna, zerbitzu, langile zaharren erretratuak eskatu dizkiete herritarrei. Kutxak, ogibideak, eskola garaiko argazkiak eta beste ere bai. Urriaren 23an ospatuko dute Ohitura Zaharren Eguna.
Lau eguneko iraupeneko festak berreskuratuko dituzte aurten.
Aurreneko ekinaldian, jarduera ekonomikoren bat garatzen duten herritarren iritziak, bizipenak eta proposamenak jasoko dituzte. Beste bi fase ere aurreikusi dituzte. Hirigintza Plan Orokorra berritzen hasi aurretik eskuratu nahi du diagnosia udalak.
Lehenbizikoa ostiral honetan izango da, irailaren 23an, lau sortzaileren 'eRRe. Aldarri bat bertsoz'. Joseba Tapia trikitilariarekin elkarrizketa eta transexualitateaz solasaldia urriko lehen astean etorriko dira.
Iraia Mendia, Irenia Apaolaza, Aratz Cendon, Urko Etxebeste, Haitz Urrestarazu eta Hodei Caballero daude saria jaso dutenen artean.
Bigarren postua Beasaingo Aitz Zorrotz Elkarteko Manuel Piñeirak lortu du, eta hirugarrena Ordiziako Azari Elkarteko Jokin Iturriozek.
Udaleko talde sozialistaren bozeramaleak egindako eskaerari erantzun dio horrela, igandean komunikabide batean argitaratutako oharra gaitzetsiz. Gobernu taldeak hartutako erabaki horren berri bazuela dio.
Zaldibiako kalean udalak jarriko dituen hamar konposgune komunitarioetatik aurreneko biak kokatu ditu, Mendi-Ondo eta Gaztinadi auzuneetan. Herritarrek izena eman behar dute udaletxean, eta giltza elektroniko bat jasoko dute ontziak irekitzeko.
Patata tortilla lehiaketarako eta herri afarirako osteguna baino lehen eman behar da izena.
Bi tailer antolatu ditu udalak gorputzerako eta etxerako osasungarriagoak diren garbikarien inguruan. Lehena ostiralean da, eta aurpegirako eta gorputzerako xaboi bana egin ahalko dira. Izena eman behar da.
Olaberriko Arrieta jatetxean bazkalduko dute. Ormaiztegiko Oin-Harriak Jubilatuen egoitzan eman daiteke izena ostegunera arte, 16:00etatik 18:00etara.
Mondeju egite ikastaroa antolatu du Jentilbaratza kultur elkarteak, Ataunen, irailaren 24rako. Pili Barandiaran ataundarrak emango ditu azalpenak.
Izena emateko epea zabaldu du udalak, eta irailaren 29ra arte apunta daiteke. Astegunetan arratsaldero irekiko dute txokoa.
Irailaren 16tik 26ra eman ahalko da Ataungo taldean izena.
Goizean joan eta iluntzean itzuliko dira Itsasora. Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute udaletxean, osteguna baino lehen.
Idiazabalgo Udalak bi jarduera antolatu ditu Asteklimaren 2. edizioaren barruan. Irailaren 23tik urriaren 2ra ospatuko da.
Bi urteko etenaren ondoren itzuliko da topaketa. Urriaren 19an izango da. Bazkaria egingo dute Azokan, eta omenaldiak egingo dituzte.
Edonork jarri ditzake erabiltzen ez dituen objektu, arropa, jostailu edota liburuak salgai edo trukerako, aurrez izena emanda. Gaur da izena emateko azken eguna.
Amelia Barquin eta Karmele Perez izango dira hizlariak. Udaletxean, gaur asteartea 17:00etan hasiko dira. Lardizabal herri eskolak, guraso elkarteak eta Etxekonekok elkarteak antolatu dute.