Gaintzan irailaren 29tik urriaren 2ra ospatuko dituzte San Migel jaiak
Lau eguneko iraupeneko festak berreskuratuko dituzte aurten.
Gaintzan prest daukate San Migel festa nagusien egitaraua. Lau eguneko jaiak egingo dituzte, irailaren 29an San Migel egunarekin hasi, eta urriaren 2an, igandearekin, amaitu. Zaindariaren egunean hasiko dira. Meza, jubilatuen hamaiketakoa Kaletxikin, herri bazkaria, toka eta patata-tortilla lehiaketa egingo dituzte lehen jardunaldi horretan, ostegunarekin.
Hain zuzen, larunbaterako (urriak 1) egitarau mardula antolatu dute. Lau musika talde eramango dituzte, eta 18:30ean hasi eta gauerdira arte, Mabon Musik Fest jaialdi erraldoia egingo dute. Egun horretan, inguruko herrietako gazteak ere Gaintzara joan daitezen, autobus zerbitzu berezia egongo da. Ordiziatik 21:00etan abiatuko da Gaintzara, eta itzulerakoa 01:00etan Ordiziara.
Gaintzako San Migel festen egitaraua 2022:
Irailak 29, osteguna, San Migel eguna
- 14:00. Herri bazkaria.
- Ondoren. Toka txapelketa.
- 19:00. Patata tortilla lehiaketa
Irailak 30, ostirala
- 19:00. Txupinazoa.
- Ondoren. Mozorrotuen poteoa.
- 20:30. Herri afaria.
- 23:00. Bingoa.
- Gauean. Herriko gazteen ‘play-back’-a.
- Erromeria Elizagoien ahizpekin.
Urriak 1, larunbata
- 12:00. Helduen jolasak.
- 17:00. Puzgarriak haurrentzat.
- I. Zezen mekaniko lehiaketa.
- 18:30etik 00:30era. Mabon Musik Fest musika jaialdia, lau talderekin: Hizpide, Brea eta beste bi talde.
- Gauean. Afaltzeko bertako produktuen parrilla, txosna eta jateko gunea.
- (Autobus zerbitzu berezia. 21:00etan Ordizia-Gaintza; 01:00etan Gaintza-Ordizia)
Urriak 2, igandea
- 12:00. Gaintzara 37. Txirrindulari igoera.
- 17:00. Haur jolasak.
- 18:00. Arku tiroa.
- 19:00. Mondeju dastaketa eta ardoa.
- Egun osoan, trikitilariak.
San Migel egunean, meza ere izango da, 12:30ean. Ondoren, jubilatuek hamaiketakoa izango dute, Kaletxiki jatetxean.