Iraia Mendia, Irenia Apaolaza, Aratz Cendon, Urko Etxebeste, Haitz Urrestarazu eta Hodei Caballero daude saria jaso dutenen artean.
Pandemia dela eta 2018. urtearen amaieratik ez zen ospatzen Gipuzkoako atletismoaren gala. Tolosako Topic aretoan atzo arratsaldean egin zen ekitaldian banatu zituen Gipuzkoako Atletismo Federazioak, 2019, 2020, 2021 eta 2022 urteetan Gipuzkoako errekorrak ezartzea lortu zuten kirolariei urrezko, zilarrezko eta brontzezko ezkurrak.
Errekonozimendua jaso zutenen artean izan ziren Goierriko hainbat atleta. Txindoki Atletismo taldeko bost atletek jaso zituzten sariak.
Iraia Mendia lazkaotarrak urrezko ezkurra jaso zuen, ekainaren 11n, La Nucian (Alacant), 10.26.29ko denboran osatu zuelako, 3.000 metro oztopoen lasterketa.
Irenia Apaolaza zeraindarrak, zilarrezko ezkurra jaso zuen, uztailaren 10ean, Santanderren, 23 urtez azpiko Espainiako txapelketan, 400 metroko lasterketan, 55:30eko marka lortu zuelako.
Aratz Cendon ordiziarrak brontzezko ezkurra jaso zuen, 2021eko martxoaren 21ean, Oviedon, 16 urtez azpikoen artean, pisu jaurtiketan (4 kg), 16.59 metroko marka lortu zuelako.
Brontzezko ezkurra ere Urko Etxebeste beasaindarrarentzat, 16 urtez azpikoen artean, 4.25.16ko denbora egin eta Gipuzkoako errekorra ezarri zuelako,1.500 metroko oztopo lasterketan, Donostian, ekainaren 4an.
Txindoki taldeko sartuekin amaituz, Haitz Urrestarazu ataundarrarentzat ere brontzezko ezkurra, Avilesen (Asturias), uztailaren 24an, 2.34.56ko denbora lortu zuelako, 16 urtez azpikoen artean.
Goierritarrekin jarraituz, Tolosa taldean dagoen Hodei Caballero ordiziarrak, bi errekonozimendu jaso zituen: zilarrezko ezkurra, lortu zuen, 2020ko abenduaren 6an, Getafen (Madril), 18 urtez azpikoen artean marka onena berea izan zelako, martxa modalitatean; eta, zilarreko ezkurra, 2022 urtarrilaren 31an, 20 urtez azpiko Gipuzkoako errekorra ezarri zuelako Lepen (Huelva), martxan, 10 kilometroko distantzian (44:34).