Gorputzerako eta etxerako xaboi ekologikoa egiten erakutsiko du Aiora Urbietak Zaldibian
Bi tailer antolatu ditu udalak gorputzerako eta etxerako osasungarriagoak diren garbikarien inguruan. Lehena ostiralean da, eta aurpegirako eta gorputzerako xaboi bana egin ahalko dira. Izena eman behar da.
Aiora Urbieta aditu zestoarrak xaboi naturalak eta ekologikoak egiten erakutsiko du, Zaldibian. Udalak antolatuta, bi tailer emango ditu, Geure gorputzean eta etxean burujabe izenburupean. Gorputzaren eta etxearen garbiketa hobea eta osasungarriagoa lortze aldera, hainbat gomendio emango ditu. Horietan lehenbiziko saioa ostiral honetan da, irailaren 23an.
Sendabelarrak erabil egiten ditu Urbietak xaboiak. Ostiraleko tailerra 17:00etatik 19:00etara izango da, Karreane kultur etxeko beheko aretoan. Gorputzerako eta aurpegirako oinarrizko xaboi bana egiten ikasiko dute parte-hartzaileek.
Izena emateko epea irailaren 21era arte da, asteazkena: goizetan udaletxean, arratsaldeetan kultur etxean, edo zaldibia.eus webgunean. 10 euro ordaindu behar da.