Kantabriara joango dira itsasoarrak urriaren 12an
Goizean joan eta iluntzean itzuliko dira Itsasora. Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute udaletxean, osteguna baino lehen.
Hiru urteren ondoren, Itsasoko Batzordeak herriko irteera antolatu du berriro. Urriaren 12an Kantabriara joango dira itsasoarrak egun pasa egitera. Goizean irtengo dira Alegiatik, eta iluntzean itzuliko dira. Santillana del Mar eta Castro Urdiales bisitatuko dituzte, eta estatuko labirintorik handienera joateko aukera egongo da.
8:15ean irtengo da autobusa Alegiako beheko taberna zenaren paretik. 10:15ean Anerora iritsiko dira, eta antolakuntzak eramango duen hamaiketakoa jango dute. 12:00etarako Santillana del Mar-era ailegatuko dira. Bi aukera izango dituzte bertan: herriko ondare artistiko eta historikoa ezagutu edo 6 kilometrora dagoen Villapresente labirintora joan. 14:15ean Santillana del Mar-en elkartuko dira bazkaltzeko.
Bazkalondoren 16:00etan ekingo diote itzulerari. Bidean Castro Urdiales-en geratuko dira. Alegiara 20:30 inguru iristea aurreikusi dute.
Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute osteguna baino lehen, udaletxean bertan, 943477790 telefono zenbakira deituta edo udala@itsaso.eus helbide elektronikora idatzita. Helduek 20 euro ordaindu behar dituzte eta ikasleek 12 euro. 10 urtetik beherakoentzat doan izango da. Izena ematerakoan labirintora joan nahi den ala ez adierazi beharko da.