Zaldibian euskaraz, kulturartekotasunaz eta komunikazioaz hitzaldia egingo dute
Amelia Barquin eta Karmele Perez izango dira hizlariak. Udaletxean, gaur asteartea 17:00etan hasiko dira. Lardizabal herri eskolak, guraso elkarteak eta Etxekonekok elkarteak antolatu dute.
Zaldibiako eskola-komunitateak eta etorkinen integrazioaz arduratzen den Etxekonekok elkarteak hitzaldia antolatu dute, gaurko. Udaletxean izango da, 17:00etatik 19:00etara. Amelia Barquin eta Karmele Perez pedagogoek emango dute Euskara, kulturartekotasuna eta komunikazioa gaitzat hartuta.
Hitzaldia euskaraz izango da, eta aldi bereko itzulpena egingo diete ez dakitenei. Lardizabal herri eskolak, Ausa Gaztelu guraso elkarteak eta Etxekonekok elkarteak antolatu dute, udalaren, Uemaren eta HUHEZIren laguntzarekin.Irakasle, familia eta herritarrei irekia izango da.
Zaldibian egiten ari diren lanaren “kokapena eta garrantzia, baita denon artean adosten goazen formatuak” azalduko dituzte hitzaldi-solasaldian. Batez ere, saioa aurreko urtean izan ez ziren familientzat edota eskolan hasi berri diren irakasle eta ikasle berrien familientzat gomendatu dute.