Gabirian pilates, yoga, zunba eta GAP ikastaroak egin ahalko dira
Lanurte osorako lau ikastaro antolatu ditu udalak. Izena emateko epea irailaren 23ra arte da.
Gabiriako Udalak lau kirol ikastaroren eskaintza plazaratu du, 2022-23 urterako. Aurreko urteetan bezala, pilatesa, yoga, zunba eta GAP taldeak antolatuko dituzte, behar besteko jende kopururik animatzen bada. Izena emateko aukera irailaren 23ra arte, ostirala, dago, 687 85 04 02 zenbakira jakinarazita edo udal.batzordeak@gmail.com helbidera idatzita.