Hikaldia egingo dute Goierriko gazteek euskaratik saretzeko
Aurtengo Euskaraldiaren berritasunetako bat izango da, Goierrin bai behintzat: Goierritar gazteek elkarri hika erakutsiko diete eta, bide batez, euskararen inguruan saretu.
Soziolinguistika klusterrak Beasainen egindako neurketatik atera duen ondorioetako bat da haurren eta gazteen hizkuntza ohiturei eutsi behar zaiela. Gazteen kasuan datu «baikorrak» atera direla dio klusterraren txostenak, baina datuek erakusten dute heltzean erdarara jotzen dutela. Euskarari eusteko «ilusioz, erabakimenez, enpatiaz eta inteligentziaz» diseinatutako estrategia «berritzaileak eta eraldatzaileak» behar direla diote, «bizikidetza zainduz».
Hikaldia izan daiteke horietako bat. Aurtengo Euskaraldiaren berritasunetako bat izango da, Goierrin bai behintzat: Goierritar gazteek elkarri hika erakutsiko diete eta, bide batez, euskararen inguruan saretu.
Euskaraldiarekin sinkronizatuta egingo duten arren, ekimen solteak izango dira. Horregatik, Euskaraldian izena ematea ez da nahikoa izango. Edonork hartu ahalko du parte, adina edozein dela ere. Gaurtik aurrera Zubimuzu plazan izena emateko aukera izango da.