Badator Ordiziarrock jaialdiaren 19. edizioa
Griffo, Dj Nazareno, Serapis Projct, Izurri Berria, Lukiek, DJ Monky man Big Bad Man, J Martina, Kerobia eta Belako DJ izango dira aurten. Urriaren 20an, 21ean eta 22an ospatuko da jaialdia.
Hiru eguneko jaialdia eta goren mailako musikariak ekarriko ditu Ordiziarrock jaialdiaren 19. edizioak. Ostegunean, urriak 20, hasiko da jaialdia Griffo taldearekin. Ostiralean, urriak 21, Dj Nazareno, Serapis Projct, Izurri Berria eta Lukiek. Eta larunbatean, hilak 22, DJ Monky man Big Bad Man, J Martina, Kerobia eta Belako DJ set.
Gaur bertan, sare sozialen bidez zabaldu du aurtengo jaialdiaren kartela, antolakuntzaz arduratzen den Ordiziarrock Ekintzak Taldeak. Hurrengo egunetan, informazio gehiago.