"Beti egoten da ondo egin nahia txapelketan"
Iñaki Apalategi beasaindarrak igandean ekingo txapelketari, Arrasateko Amaia antzokian. Lehen faseko bigarren kanporaketan aritzea egokitu zaio.
Hirugarren aldiz lehiatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian Iñaki Apalategi Astigarraga (Beasain, 1982). Arrasateko Amaia antzokian ekingo dio txapelketaren ibiliari igandean (17:00), beste bost bertsolari kantukide dituela.
«Ondo egin nahia beti egoten» dela adierazi zion joan den astean GoiBerri aldizkariari: «Hortaz, ahal dudan ondoena egitera joango naiz, eta gero gerokoak». Beasaindar bertsolariaren ustez, «saio bakoitza bizi beharra» dago, eta garrantzia kentzen dio hasieran edo bukaeran kanta- tzeari eta norekin kantatzeari. «Egiten denak dauka garrantzia», nabarmendu du.
«Zorteduntzat» jotzen du bere burua, bertsolari asko geratu baita txapelketan kantatzeko aukerarik gabe. Urratsek urrats joatea da haren nahia, presioa alde batera utziz: «Lehenengo fasean, lehenengo fasean pentsatu behar da, baina horrek ez du esan nahi ez daukazunik hurrengo fasera sailkatzeko gogorik».