Ioseba Eskudero eta Igone Campos Bulgarian daude Euskal Selekzioarekin
Sky Runner World Series-en finalerako azken sailkapen proba den Pirin Extreme jokatuko dute bihar Bansko hirian.
Ioseba Eskudero idiazabaldarra eta Igone Campos zumarragarra Bulgarian daude Euskal Selekzioarekin. Euskal Mendizale Federazioak sare sozialetan zabaldu duenez, bihar izango den Pirin Extreme proba jokatzekoak dira goierritarrak, Bansko hirian. Sky Runner World Series-en finalerako azken sailkapen proba izango da. Munduko skyrunning kopako finala, berriz, Euskal Herrian izango da, Zeanuriko Gorbeia Suzien proban, urriaren 8an. Eskudero eta Campos ez ezik, Orioko Sara Peña eta Ibarrako Goar Lopetegi ere joan dira Euskal Selekzioarekin.