Iragan asteburuko arantza ateratzen saiatuko dira Oianguko palariak
Iragan asteburuko emaitzak ez ziren onak izan; zazpi partidatik bakarra irabazi zuten. Asteburu honetan, jokatuko dituzten partidetatik bost, etxean -Ordizian eta Olaberrian- jokatuko dituzte.
Asteburu gogorra izan zen aurrekoa Oianguko palarientzat. Zazpi partidetatik bakarra irabazi zuten: Oiartzungo Madalensoro pilotalekutik iritsi zen albiste onena, bertan, bigarren mailako Oiangu1 bikoteak, Otegik eta Agirrek osatzen dutena, larri bada ere, garaipena eskuratu zuten (33-35).
Gauzak horrela, astea gogor entrenatzen pasa dute, emaitza hobeak lortze aldera. Asteburu honetan etxean jokatuko dituzte partida gehienak. Gaur arratsaldean, bi partida jokatuko dituzte Ordiziako Beti Alai pilotalekuan eta beste bi, Olaberrian. 19:00etan hasiko dira biek. Ordiziako lehen partidan hirugarren mailako Oiangu3 bikoteak, Debako bikotearen aurka jokatuko du. Jarraian, bigarren mailako Oiangu1 bikoteak, Altzatarrak taldeko donostiarren aurka jokatuko dute.
Olaberrian, berriz, hirugarren mailako Oiangu2 bikotea, Andoaindarren aurka eta jarraian, lehen mailako Oiangu2koak ere. Errepalako bigarren taldearen aurka jokatuko dute.
Etxetik kanpokoak, ondorengoak: larunbatean, Andoainen jokatuko du lehen mailako Oiangu1 bikoteak (17:00); eta igandean, Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan jokatuko du hirugarren mailako Oiangu1 bikoteak, (10:00).