Irizar e-mobilityk 20 autobuseko kontratua itxi du Iruñerriko Hiri Garraioko enpresarekin
Lehen unitateak 2023. urte erdialdean entregatzea aurreikusi dute.
Irizar e-mobilityk kontratua itxi du Moventis taldeko Transorts Ciutat Comtalekin, Iruñerriko Hiri Garraioko flota kudeatzeaz arduratzen den enpresarekin, zero emisioko 20 autobus elektriko hornitzeko. Irizar ie tram modeloko autobusak dira, 12 metro luzerakoak, eta tranbiaren ezaugarri estetikoak dituzte.
Lehenengo unitateak 2023ko erdialdean entregatzea aurreikusi dute. “Oso pozik gaude Iruñerriko Mankomunitatea garraio publiko jasangarriaren arloan egiten ari den proiektu anbiziotsuetan laguntzeko aukera izateaz. Guretzat estrategikoa da Iruñerria bezalako eskualde batek gertuko eta eduki teknologiko handiko produktu baten alde egitea”, esan du kontratuari buruz Iñigo Azcona Irizar e-mobilityko Espainiako eta Portugalgo komertzial arduradunak.
Irizar bateriak dituzte, 30 kWh-koak, eta 206 kW-ko trakzio-motorrak. Ibilgailu horiek 3 ate dituzte, bidaiarientzako 25 besaulki, gurpildun aulkientzako eta orgatxoentzako 2 gune, elbarrientzako arrapala, eta 80 bidaiari har ditzakete guztira. Atzerako ispiluen ordez bi kamera digital dituzte.