Igone Campos zumarragarra Bulgarian dago Euskal Selekzioarekin. Euskal Mendizale Federazioak sare sozialetan zabaldu duenez, bihar izango den Pirin Extreme proba jokatzekoa da, Bansko hirian. Sky Runner World Series-en finalerako azken sailkapen proba izango da. Munduko skyrunning kopako finala, berriz, Euskal Herrian izango da, Zeanuriko Gorbeia Suzien proban, urriaren 8an. Campos ez ezik, Idiazabalgo Ioseba Eskudero, Orioko Sara Peña eta Ibarrako Goar Lopetegi ere joan dira Euskal Selekzioarekin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.