Ataungo 18. Argazki Rallya igandean jokatuko da
Goizeko 9etatik 10etara egongo da izena emateko aukera Ataungo udaletxean. Argazkiak ateratzeko gaiak orduan jakinaraziko dizkiete partaideei, eta 13:30etik 14:30era entregatu beharko dituzte.
Ataungo 18. Argazki Rallya antolatu du udalak, urriaren 2rako, igandea. Ataungo herrian barrena ibili beharko dute argazkilari zaletuek. Izena emateko aukera 09:00etatik 10:00etara egongo da, udaletxean, 5 euro ordainduta. Orduan jakinaraziko dizkiete gaiak zeri atera beharko dizkieten erretratuak. Goiz guztia izango dute argazkiak ateratzeko, eta 13:30etik 14:30erako tartean entregatu beharko dituzte memoria txartelak (argazki digitalak izan behar dute, koloretan edo txuri-beltzean, baina sakelako telefonoarekin ez).
Lehiaketarako norberak aukeratzen dituen argazkiak ezingo dira manipulatu. Txartelean 36 argazki utzi beharko dituzte, aurrez norberak aukeraketa egin ondoren. Horiek deskargatuko dituzte antolatzaileek. Lanbidez kazetari ez diren argazkilarientzat da rallya.
Rallya igandean jokatuko da, eta sari emate ekitaldia eta lanen proiekzioa azaroaren 19an, larunbata, 12:00etan Herri Antzokian egingo dute. Bi sari orokor eta herritarrentzat beste hiru banatuko dituzte orduan.
Sariak:
- Lehen saria: 300 euro eta oroigarria.
- Bigarren saria: 150 euro eta oroigarria.
- Lehen herritarraren saria: 90 euro eta oroigarria.
- Bigarren herritarraren saria: bi txuleta eta bi botila ardo.
- Hirugarren herritarrak ere sari bat izango du.