Bueltan da Ordiziako irakurle taldea
Parte hartzeko gonbita luzatu diete herritarrei. Hilabetean behin elkartezen Ordiziako Barrena Kultur Etxean.
Bueltan da berriro Ordiziako irakurle taldea. Hilabetean zehar proposatutako liburua irakurri eta taldea hilabetean behin elkartzen da liburuaren inguruan solasean aritzera. Aurten ere dinamizazio lanetan Irati Goikoetxea arituko da. Ostiralean egin zuten lehenen saioa, eta Oihane Amantegiren “Ibaiertzeko ipuina” izan zuten mintzagai. Irakurle taldeak ateak zabalik ditu parte hartu nahi duen ororentzat.
Ikasturte berrirako proposamenak, ondorengoak dira:
- Urriak 21: “Gezurra berdaderoa”, Bertol Arrieta.
- Azaroak 18: “Ez erran inori” – Maddi Ane Txoperena
- Abenduak 16: “Balio erantzia” – Ekaitz Goikoetxea
- Urtarrilak 20: “Faith” – Lander Garro
- Otsailak 17: “Azken etxea” – Arantxa Urretabizkaia
- Martxoak 17: “Ama, eme, ume” – Estitxu Fernandez eta Erika Lagoma
- Apirilak 28: “31 ipuin” – Anton Txekhov -Itzulpena: Iker Sancho
- Maiatza 26: “Mendiko gaitza” – Idoia Garces