Harriarekin izan duen maitasun istorioaz ariko da Iñaki Perurena
Hitzaro Euskara Elkarteak antolatutako saioa da. Barrena Kultur Etxean izango da, ostegunean.
Iñaki Perurenarekin solasaldia antolatu du Ordiziako Hitzaro Elkarteak. Harria maitasun istorioa izenburupean. Harriarekin izan duen harremana modu berezian azalduko du, ordu bete inguru iraungo duen saio poetikoan. Gainera, erakustaldia ere egingo du. Berak dioen moduan, “harria urteetako bidelaguna izan da, bizi oso bat daramat harriarekin eta berarekin jarraitu nahi dut”. Harria metafora bihurtuta hausnarketarako tartea izango da.
Ordiziako Barrena Kultur Etxean izango da, etzi, osteguna, 18:00etan hasita.