Irizar e-mobilityk 12 autobus elektriko egingo ditu Palmarako
Lehenengo unitateak 2023 urte hasieran entregatzea aurreikusi dute.
Irizar taldeak Adunan duen Irizar e-mobility enpresak 12 autobus elektriko hornituko dizkio Palmako (Mallorca) ETMri. Eguzki plakak izango dituzte goiko aldean, autobusaren sistema osagarriak elikatzeko. 12 metroko luzera izango dute, hiru ate, 22 eserleku eta aulki gurpildunentzako gune bat. 70 bidaiari hartuko ditu gehienez.
Palmako EMT enpresaren flota berritzeko bigarren fasean sartzen da eskaera. Proiektuak Europar Batasauneko NextGenerationEU funtsen finantzaketa jaso du, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren bidez. Atzo Adunako instalazioak bisitatu zituzten Jose Hila Palmako alkateak, Francesc Dalmau Mugikortasun Iraunkorreko zinegotziak eta Mateu Marcus Udal Garraio Enpresako (EMT Palma) gerenteak.
Txema Otero Irizar e-mobilityko Espainia eta Portugalgo zuzendari komertzialak “estrategikotzat” jo du eskaria, “Palmak merkatu turistiko gisa duen ikusgarritasunagatik”.