Luze edo Motz, ostiralean Mutiloan
Udaletxeko ganbaran eskainiko dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik emanaldia, 20:00etan.
Ostiralean, irailaren 30ean, ‘Luze edo Motz’ emanaldia eskainiko dute Mutiloako udaletxeko ganbaran Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik, 20:00etan, Lanku kultur zerbitzuen eskutik. Binakako bakarrizketez osatutako antzezlana da. ‘Bakean dagoena bakean utzi’ emanaldia plazaratu zuten 2018an eta hortik tiraka sortu zuten ‘Luze edo Motz’ 2020an. Herriz herri dabiltza ordutik. Generoarekin lotutako gaiak jorratzen dituzte, umoretik: hilekoa, ginekologora joatearen komeriak, menopausia, ligatzeko teknikak edota sexua. Egileek ondorengo bideoan azaltzen duten bezala, “hausnartzeko, umorez aritzeko, barre egiteko eta ongi pasatzeko” emanaldia da.