Ostegunean itzuliko da Goazen Ordizia ekimena
Plaza Nagusian elkartuko dira herrian zehar paseoa egiteko. Osasuna eta ongizate mentala zaintzea ditu helburu ekimenak.
Udako oporraldiko etenaren ondoren, ostegunean itzuliko da Goazen Ordizia ekimena. Ordiziako Plaza Nagusian elkartuko dira, eta herrian zehar paseoa egingo dute. 10:20ean abiatuko dira. Aurrerantzean ere, ikasturtea amaitu arte, ostegunero aterako dira paseoan.
Ekimenarekin lortu nahi dute, parte-hartzaileen sozializazioa eta osasuna hobetzea. Adineko pertsonena bereziki, baino ez esklusiboki. Horrez gain, beste zenbait eremu landu nahi izan dira; hainbat sektoreen parte hartzea eta gizarteratzea bultzatzea, kohesio soziala areagotuz. Gainera, belaunaldien arteko harremanak ere landu nahi dira, horregatik, herriko ikastetxeetako ikasleek ere parte hartu ohi dute.