Beasainek elastiko berria aurkeztu du
Kolore urdinak zuriari gailendu zaizkio. Fondo urdinaren gainean marra zuri eta urdin sigi sagak ditu
Beasainek nagusiki urdinez jokatuko du denboraldi honetan. Gaur aurkeztu dute elastiko berria, eta gailentzen den kolorea urdina da. Bere gainean marra zuri eta urdin ilunagoa ditu, sigi sagan. Besoan Espainiako Futbol Federazioaren logoa dauka, maila berriak eskatzen duen moduan.
22/23 denboraldirako kamiseta berria 💙🤍 #aupabeasain pic.twitter.com/ymQCzGKWKt
— Beasain KE 1905 (@beasainke1905) September 29, 2022
Etzi estreinatuko dute, 17:00etan, Cirboneroren aurka. Denboraldiko lehen garaipena lortu nahi dute Igor Gordobilen mutilek. Lau partida jokatu dituzte eta hiru berdinketa erdietsi dituzte.