Goieniz zine kluba, astearteetan
Goieniz zine klubak asteartean hasiko du denboraldi berria urriaren 4an, 'Alcarras' filmarekin. Denboraldiko berritasun nagusia, egun aldaketa da: astearteetan izango da, 20:15ean, Beasaingo Usurbe Antzokian.
Udazkenarekin batera bueltan da Goieniz zine klubekoen 2022-23 denboraldi berria. “Zinemazaleentzat erakargarria izango den karteldegia programatzeko asmoekin gatoz; azken estreinaldien artean aukeratutako filmak, erreferentziazko zinemaldietan sarituak izan direnak edota kritika zinematografikoak nabarmendu dituen nazio eta nazioarteko ekoizpenak. Ohi dugun bezala, filmak JBA (Jatorrizko Bertsioan Azpitituluak espainieraz ) emango dira”.
Hori bai, aldaketa nagusi batekin denboraldi berria; “Denboraldi honetan Goienizen filmak astearteetan emango dira, 20: 15ean”.
Programatutako lehen filma Carla Simonen ‘Alcarràs’ filma da.