Iñigo Etxeberria izango da Irizar e-mobilityko Zuzendari Nagusia
Irizar e-mobilityko esportazioko zuzendari komertziala da gaur egun. Urriaren 1ean hartuko du kargu berria.
Iñigo Etxeberria izango da Irizar e-mobilityko Zuzendari Nagusia. Gaur egun Irizar e-mobilityko esportazioko zuzendari komertziala da eta urriaren lehenean hartuko du kargu berria. Trenbide sektorean eta siderurgia industrian erantzukizun handiko hainbat lanpostutan ibili ondoren, Irizar e-mobilityren proiektu europarrak zuzendu ditu azken urtean. Ohar bidez jakinarazi duenez, “gogo eta ilusio handiz” helduko dio lan berriari, “elektromugikortasunaren etorkizuneko erronkei heltzeko” helburuarekin.
“Bezeroaren hurbiltasun eta leialtasun estrategia finkatzea da lehentasuna, eta haiei elektromugikortasun soluzio integralak eskaintzea. Sortu zenetik, Irizar e-mobility aldaketaren trantsizioaren buru izan data etengabeko hazkunde horren bidean jarraituko dugu”, adierazi du Etxeberriak.